Donostiako Udalaren lanpostuen hizkuntza eskakizunak Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 13. atalak dioena eta dekretu bereko Eranskina, eskakizun bakoitzeko hizkuntza gaitasunaren azalpena ematen duena, kontuan hartuz ezarrita daude. Eta horrela ezarriko dira ere, laugarren plangintza aldian zehar, lanpostu berriren bat sortuko balitz.
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak arautzen duena oinarri hartuta eta laugarren atalburuan jasotzen duena osatuz, Donostiako Udal osoan derrigortasun datak ezartzeko, ondoren zerrendatzen diren irizpideak erabiliko dira.
Administrazio atalaren izaeraren araberako irizpideak
Jendaurreko izaera duten atalak:Jendaurreko izaera duten lanpostu guztiei ezarriko zaie derrigortasun data.
Gizarte izaerako atalak:Kontutan hartu beharrekoa da jardueraren hizkuntz edukiak zein garrantzi duen eta jarduera horren zuzeneko jasotzaileak zeintzuk diren.
Hori dela eta, atalaren jarduera nagusia haurrei eta gazteei zuzendutakoa denean, ataleko lanpostu guztiei derrigortasun data ezarriko zaie.
Atalaren jarduera herritar guztiei zuzendutakoa denean, Udalari dagokion derrigortasun indizea aplikatuko da (%53,66). Lanpostu bereko dotazio asko baleude, derrigortasun daten banaketa egiteko, 86/1997 dekretuaren 21. Atalean zehazten diren irizpideak erabiliko dira.
Izaera orokorreko atalak:Derrigortasun datak jartzerakoan lehentasuna jendaurreko eta gizarte izaerako atalek dutenez eta Donostiako Udalak derrigorrez bete beharreko indizea %53,66 dela kontutan izanik, lehentasunak ezarri beharko dira izaera orokorreko atalen artean, horretarako kontuan izango da atalean herritarrekin harremanik daukan lanposturik baden, lehenagotik atal elebiduna izendatua ote den edo Udal Administrazio osoari begira zeharkako eraginik ba ote duen.
Izaera bereziko atalak:Atal hauetan dauden lanpostuek ez dute inolako lehentasunik izango derrigortasun datak ezartzerakoan. Salbuespen kasu bereziren bat ez bada behintzat, atal hauetan ez da derrigortasun datarik jarriko.
Zenbait kasutan, egokitzat joko da lehentasuneko atala ez bada ere, derrigortasun datak jartzea, atalak elebidun izendatzeko egoera ona baldin badu eta horretarako derrigortasun dataren bat edo beste falta bazaio.
Nahiz eta beren zeregin nagusia batez ere administrazio barruko alorrean garatu, hau da, izaera orokorrekoak izan, Udal osoan duten eraginagatik, kontsideratuko jartzerakoan. lehentasunezkoen dira derrigortasun artean datak
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak bere 21. Atalean arautzen duenarekin bat etorriz, dotazio bat baino gehiagoko lanpostu batean dotazio jakin bat betetzen duen titularrak berak eskatzen badu derrigortasuna bere dotazioan ezartzeko, horrexek izango du lehentasuna gainerako irizpide guztien gainetik. Lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesu baten ondorioz lehen plangintza aldia baino lehenago bete diren dotazioetan ere lehentasunez ezarriko da derrigortasuna, prozesu horretan euskaraz jakitea derrigorrezko betebeharra izan bada.
Lanpostu batek dotazio bat baino gehiago duenean, lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizunarekiko euskara-maila handiagoa duten titularren dotazioetan ezarriko da derrigortasuna.
Titularraren euskara-mailari begiratuta alde handirik ez badago batetik bestera, orduan, adinaren arabera ezarriko da derrigortasuna. Hau da, plangintza aldiaren hasieran lanpostu horretako dotazioen titular bakoitzak duen adina kontuan hartuta. Titular gazteenaren dotazioan ezarriko da derrigortasuna.
Orain arte azaldutako irizpide horiek denak erabilita nahikoa ez bada, lanpostu horretan denborarik gutxien daramaten titularren dotazioetan ezarriko da derrigortasuna.
Dena den, lehentasun osokoak dira jendaurreko izaera duten atalak eta lanpostuak eta gizarte izaerako atalen barruan, lan ekimena haur eta gazteei zuzendua duten atalak eta lanpostuak.
Udal zuzendaritza batek zuzendaritzaren beraren berregituraketari ekiten dionean (lanpostu berriak sortu, lanpostuak atal batetik bestera aldatu, funtzio aldaketak lanpostuetan, e.a.), berregituraketaren ondorioz lanpostuen hizkuntza eskakizunetan edota derrigortasun datetan eraginik sortzen ote den aztertu beharko da, azterketa lan hori Euskararen Udal Patronatuak egingo du aurretik zehaztu diren irizpideetan oinarrituta.
Horretarako, erabakia Tokiko Gobernu Batzarraren onespenera bideratu aurretik, Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak, Euskararen Udal Patronatuari berregituraketa proposamena idatziz igorriko dio eta Euskararen Udal Patronatuak, bere aldetik, gehienez ere 15 eguneko epean, proposamen horrekiko txostena igorriko dio bai Giza Baliabideak zuzendaritzari eta baita dagokion zuzendaritzako Erabilera Batzordeari ere.
Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarrak erabakia hartzerako, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren arauzko txostena ere izan beharko du, Euskal Funtzio Publikoaren 97.5 atalari jarraiki, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak bere 23. atalean jasotzen duen bezala. Txosten hau Udaleko Giza Baliabideak zuzendaritzak eskatuko du.
Lanpostu hauek zuzendaritza edo departamentu osoan duten eragina kontuan izanik, bere funtzioei dagozkien euskara mailaren egiaztapena aintzat hartuko da.
Administrazio elebiduna lortzea helburu izanik, euskara gaitasuna eskuratzen eta erabilera areagotzen langileek egin duten bideak etenik izan ez dezan, bereziki, euskararen normalizazioan ibilbide finkatua duten zuzendaritza haietan zuzendarien euskara gaitasunak normalizazioaren bide horretan jarraituko dela bermatuko du, atzera pausorik eragin gabe.
Funtzionario bat bigarren jarduerako lanpostu batean izendatzeko, lanpostu horrek ezarrita duen derrigorrezko hizkuntza eskakizuna izendapen horretarako oztopo izan daitekeenean, bigarren jarduerako Batzordeak Euskararen Udal Patronatuari eskaera egingo dio langile horren izendapenerako salbuespen bat egitea azter dezan.