II.- Laugarren plangintza aldiaren ardatzak

1. Eragin eremua

Plan honen eragin eremuak Donostiako Udala hartzen du, honako zuzendaritzetan banatuta: Donostiako Udala

2. Eragin epea

Planaren eragin-aldia 2012ko abenduaren 31n bukatuko da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako hizkuntza-normalkuntzarako prozesuaren laugarren plangintza aldia amaitzen den egunean bertan.

3. Xede nagusia

Plangintza aldiaren xede nagusia da Donostiako Udalean hizkuntza ofizialen berdintasunera jotzea, euskara, beraz, lanerako hizkuntza izatea bere osoan: zerbitzu-hizkuntza herritarrekin, harreman-hizkuntza beste administrazioekin eta Donostiako Udaleko barruko lan-hizkuntza.

Eta hiru harreman horiek ezinbestekoak izanik euskararentzat, herritarrekikoa da lehen erronka. Kalitatezkoa izan nahi duen administrazio batek ehuneko ehunean bermatu beharko luke zerbitzua hizkuntza ofizialetatik edozeinetan eskaintzeko moduan dagoela.

Beste administrazio batzuekiko komunikazioei dagokienez (harreman-hizkuntza), behar-beharrezkoa da erakundeen arteko koordinazioa, ez bakarrik euskararen presentzia ziurtatzeko baizik eta, adostasuna tarteko eta bideragarria denean, euskarazko harremanen alde egiteko.

Udaleko barruko lan hizkuntzari dagokionez, Donostiako Udalaren barruko harremanetan, poliki-poliki, prestakuntza egokiaz baliatuta, euskararen erabilera areagotzen ahalegindu beharko dira etengabe udal-atal guztiak.

Helburua, beraz, bi hizkuntza ofizialen berdintasun formaletik berdintasun egiazkorantz joatea da, herritarren hizkuntza-aukera errespetatuz beti, eta hain zuzen ere, horrexegatik eta horretarako bermatuz hizkuntza erabiltzeko aukera-berdintasuna.

4. Helburu orokorrak

Egitasmo honek helburu orokor hauek ditu:

5. Oinarriak

Honako hauek izango dira IV plangintza aldiaren oinarri nagusiak:

6. Metodologia

Plangintza aldi honetarako metodologia honakoa izango da:

7. Administrazio publikoen betekizunak, 86/1997ko Dekretuaren arabera

86/1997ko Dekretuaren 17. artikuluan, herri-administrazioek gutxienez bete beharreko helburuak ezartzen ditu, erakundeak nahitaez bete beharreko indizearen bitartez. Indize hori Erroldako eta Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikako datu soziolinguistikoen arabera zehazten da honako formula honen bidez:

Euskaldunak + (Ia Euskaldunak/2)

Laugarren Plangintza aldi honetan, Donostiako Udalaren bete beharreko indizea %53,66 koa da, 2006 urteko zentsuaren datu soziolinguistikoen arabera.

Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea [%45 -%70] tartekoa denean, Donostiako Udalaren kasua, honakoak dira gutxieneko helburu horiek: administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz eta, horretarako, jendaurreko administrazio atal elebidunak ezarriko dira. Halaber, administrazio atal elebidunak jarriko dira gazteriarekin harreman zuzena eta ohikoa duten ataletan. Horrez gain, gizarte izaerako ataletan zein izaera orokorrekoetan atal elebidunak izendatuko dira, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera.

Plan honen ondorioetarako, administrazio-atal elebidunak, 86/1997 Dekretuak ematen duen definizioari jarraituz, euren zereginak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, batean zein bestean, betetzen dituzten administrazio atalak dira.

IV. plangintza aldi honetan atal elebidunak izendatzeko, ondoko irizpide hauek hartu dira kontuan:

Atal elebidunak Donostiako Udalean

A eranskinean plangintza aldi honetako Donostiako Udalean izendatu diren atal elebidunak zerrendatzen dira. Bertan, atalek ezarrita daukate beren administrazio izaera, 86/1997ko Dekretuak ematen duen sailkapenari jarraituz.

8. Parte-hartzaileak eta lehentasun komunikatiboak

8.1 Parte hartzaileak

Zuzendaritza bakoitzeko Erabilera Batzordeak erabakiko du zuzendaritzarako erabilera plana, beti ere laugarren plangintza aldi honetan jasotako helburuak betetze aldera. Dena den, atal elebidunen izendapena langileen hizkuntza gaitasunaren arabera egina dagoenez, erabilera planetako helburuak lortze aldera atal elebidunak lehentasunezkoak izango dira.

Administrazioak ahalegin berezia egin du azken urteotan langileak euskalduntzeko eta alfabetatzeko. Ezin dira alferrik galdu horretarako prestaturik dauden giza baliabideak.

Zuzendaritzako planen helburuak zehaztu eta bertan parte hartuko dutenak izendatuta, hauen azterketa komunikatiboa egingo da, Erabilera Batzordeak ezarriko ditu jardun komunikatiboen lehentasunak hizkuntza helburuak lortzeko, hau da, euskaraz zer egingo den erabakitzeko.

Zuzendaritzako Erabilera Batzordeak ikusten duenean abian jarritako ekintzei esker langileari jarritako helburua lortu dela (hari lotutako adierazleak hala ziurtatzen duelako), alegia, frogatzen denean langileak dagozkion komunikazioak euskaraz ere gauzatzen dituela, ekintza-planetik kanpo geldituko da, harik eta beste urrats bat eman eta beste helbururen bat ezartzen zaion arte. Hala ere, bere lanaren jarraipena egiten segituko da.

8.2 Lehentasun komunikatiboak

Azterketa komunikatiboa egiteko hona hemen gidari izango litzatekeen hurrenkera:

Beste era batera esanda: euskararen erabilera normalizatzeari begira, Administrazioko langileen komunikazio bat (ahozkoa zein idatzizkoa) lehentasunezkoa izango da baldin eta herritarrei edo euskara lehenesten duten atal edo administrazioei zuzentzen bazaie; edota, maiztasuna edo garrantzia kontuan izanda, eragin handia badu.

Edozein kasutan ere, azterketa komunikatibo hori modu errealistan egingo da, ezinezkorik ezarri gabe, jardunbideen norabidea, harreman-sarea eta transbertsalitatea bere osoan ondo begiratuta, euskararen katea eten ez dadin.

9.- Antolakuntza-egiturak

Laugarren plangintza aldiak jasotzen duena garatzeko eta inplementatzeko ondoko antolakuntza-egiturak osatuko dira:

9.1 Donostiako Udaleko hizkuntza normalizazioaren batzorde teknikoa

Dagoeneko eratua dagoen batzorde honek ondoko osaketa du:

Eskumenak berriz, ondokoak dira:

9.2 Zuzendaritzetako hizkuntza ofizialen erabilerarako batzordeak

Batzorde hauen osaera, zuzendaritza bakoitzaren izaera eta egoeraren araberakoa izango da. Beti ere, zuzendaria edo bere ordez izenda dezakeen langileaz eta Euskararen Udal Patronatuko teknikariaz gain, ardura eta maila desberdinetako hainbat langilez osatuko da batzordea. Langile hauen kopurua zuzendaritzaren tamainaren baitan erabakiko da.

Batzorde honek euskararen erabilera planak zehaztuko ditu, laugarren plangintza aldian ezarritako helburuak lortze aldera eta hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideak gidaritzat hartuta. Ondokoak izango dira bere eskumenak:

Behin plan marko hau onartuta, lau hilabeteko epean zuzendaritza bakoitzeko Erabilera Batzordeak dagokion planaren proposamena egina eduki beharko du. Proposamen horiek Euskararen Udal Patronatuaren oniritzia jaso ondoren, Tokiko Gobernu Batzarraren onarpenera jarriko ditu Giza Baliabideetako zuzendaritzak.

Plan hauek plangintza aldiaren erdian errebisatuko dira eta, aldaketa nabarmenik balego, berriro eraman beharko dira onarpenera.

9.3 Erabilera planen koordinazio batzordea

Ondoko osaketa izango du:

Ondoko eskumenak izango ditu:

10.- Planaren jarraipena eta ebaluaketa

Laugarren plangintza aldiaren jarraipena eta ebaluaketa egiteko txosten honen IV. atalean zehaztutako adierazleak erabiliko dira. Zuzendaritza bakoitzeko Erabilera Batzordeak bere zuzendaritzako ebaluaketa egingo du urtero, eta Koordinazio Batzordeak aztertuko ditu behar diren egokitzapenak proposatzeko.

IV. plangintza aldiaren bukaeran, zuzendaritza bakoitzeko Erabilera Batzordeak ebaluaketa-txostena egingo du eta Euskararen Udal Patronatuaren eginkizuna izango da zuzendaritza guztietako ebaluaketak kontuan hartuz IV. plangintza aldiari dagokion ebaluaketa txosten orokorra egitea.

11.- Baliabideak

Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Planak aurrera egin dezan, beharrezkoak izango dira giza baliabideak eta baliabide materialak.

Besteak beste, honakoak izango dira baliabide nagusiak:

11.1 Giza baliabideak:

11.2 Baliabide materialak